Kenneth G. Wilson
Itxura
Kenneth Geddes "Ken" Wilson (Waltham, Massachusetts, 1936ko ekainaren 8a - Saco, Maine, 2013ko ekainaren 15a) estatubatuar fisikari teorikoa izan zen. 1982ko Fisikako Nobel Saria jaso zuen fase aldaketari buruz egindako lanagatik.
Harvard Unibertsitatean ikasi zuen eta Cornell Unibertsitatean irakasle izan zen. Kaliforniako Teknologia Institutuan Murray Gell-Mannekin ikasi zuen.
Fenomeno kritikoen gainean lan egin zuen birormalizazio-taldea erabiliz. Lan honengatik irabazi zuen Nobel saria. Partikula fisikoak aztertzeko ordenagailuen erabileran ere aitzindaria izan zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]